jueves, 16 de junio de 2011

San Joanak 2011

TXOZNETAKO EGITAUE

Ekainak 23, Osteguna

20:00tan pertzaren jaitsiera.
23:00tan sua eta antzerkia.
Ondoren txoznen irekiera eta sorgin festa mojitoak lagundurik.

Ekainak 24, Ostirala

14:30tan Preso eta Iheslari Politikoen aldeko bertso bazkaria.
Bertsolariak:
- Amaia Agirre
- Unai Gaztelumendi
- Iban Urdangarin

19:00tan Kalejira batukadak lagundurik Txoznetatik hasita.
20:00tan Preso eta Iheslari Politikoen alde kontzentrazioa.
23:00tan Kontzertuak:
Eingo al deu?
Xutik!
Ez!
Goizaldera albondiga jana.

Ekainak 25 Zapatue

11:00tan Nesken futbol txapelketako finala.
12:00tan Mutilen futbol txapelketako finala.
13:30tan Koadrilen arteko poteoa Txarangak lagundurik Elorripe tabernatik hasita.
15:00tan Koadrila eguneko bazkaria (ondoren jolasak).
Ondoren: Kalejira txarangarekin.
23:00tan Kontzertuak:
Pikunk
Egurra ta Kitto
Goizaldera albondiga jana

Ekainak 26, Jaie

18:30tan Poteo elegantea.
20:00tan Luntx animatua elegantez jantzirik daudenentzat.

Aizkorrira mendi irteera


Apirilaren 26an Segurako gazte asanbladako kideok Aizkorrira egin genuen irteera.

Goizean goiz plazan elkartu, eta Aizkorrirako bideari ekin genion umore ederrean. Gailurrean hamaiketa ederra egin ostean beundera jeistea erabaki genuen. Lagun giro ederrean bazkaldu genuen eta elkarrean arteko jolasak ere egin genituen.

Egun ederra igaro genuen eta errepikatzeko gogoz geratu ginen

jueves, 28 de abril de 2011

Iparraldera asteburu pasa


Apirilaren 2 eta 3an Iparraldea joan ginen. Bertan, bertako gazte eguna ospatzen zuten eta gu bertara gonbidatu gintuzten.

Bertara goizeko 10ak aldera iritsi ginen eta bertako azokan asanbladako gauzak erakusteko parada izan genuen: bideoak, harropak, kartelak...
Azoka amaiturik bertako gazteekin batera frontoian bazkaldu genuen, eta bazkal hostean giro ederra sortu zen abestuz eta trikitiaz lagundurik. Piska bat lasai egon ondoren bertso saioa entzuteko aukera izan genuen eta jarraian frontoian kontzertuak entzun genituen.

Oso egun ederra izan zen, giro ederrean egon ginen, bertako gazteak ezagutzeko aukera izan genuen eta bertakoekin harremanetan jarraitzeko gogoarekin geratu ginen.

Indiana Jones

Lip-Dub lehiaketan izandako arrakasta ikusirik, beste bideo bat grabatzera animatu gara. Oraingoan ordea, arrazoia bestelakoa izan da. Korrika 17k antolatutako lehiaketan hartu dugu parte. Indiana Jones izeneko bideoarekin hartu dugu parte. Bideo originalean aldaketa batzuk egin behar izan ditugu lehiaketako arauetara egokitzeko:bideoa 3 minututan laburbiltzea. Jarraian duzue bideo originala
video

lunes, 25 de abril de 2011

Ipitza sagardotegira irteera


Otsailaren 26ean Astigarragan dagoen Ipitza sagardotegira joan ginen egun pasa. Asanbladako kideez gain beste hainbat jende ere etorri zen, denera 50 pertsona inguru bildu ginelarik.

Goizean goiz autobusa hartu eta sagarotegira joan ginen, bertan ederki bazkaldu ondoren eta hainbat abesti abestu ondoren Hernanira joan ginen arratsalde pasa.

Oso egun ederra pasa genuen eta aurrerantzean ere horrelako irteera gehiago egingo direla espero dugu.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Asanbladaren urteurrena eta Goierriko Akelarrea ospatuko ditugu astebukaera honetan Seguran!


OSTIRALA

Abenduaren 10ean ospatuko da Segurako Gazte Asanbladaren urteurrena. Gazte asanblada sortu zenetik urte bete igaro den honetan, honako egitaraua antolatu dugu Segurako gazteok:

Arratsaldeko 5etan hasiko da jaia, herriko zenbait gaztek pailazoz jantzita egindako ikuskizunarekin. Askaria egin nahi duenak, haur nahiz heldu, txokolate beroa izango du egun hauetarako bereziko jarritako karpan.

Ondoren, haurren gozagarri, herriko buruhandiak ibiliko dira herriko kaleetan.

Arratsaldeko zazpietatik aurrera herriko gazte eta ez hain gazteen arteko soka–tira dema izango da.

Iluntzeko zortzietan, sabela berdintze aldera, gaztainak eta ardoa banatuko dira, ondorengo “Bertso- Txaranga poteora” prest iristeko. Poteo berezi honetan Kuxkuxtu txarangaren kantu eta doinuak Eneritz Arzallus, Aitzol Barandiaran, Nekane Zinkunegi eta Beñat Gaztelumendiren bertso alaiekin nahastuko dira.

Herriko tabernak alaitu ostean, plazako karpan afaltzeko aukera izango da. Sabela bete ostean berriz ere bertso eta kantu saioak alaituko du Segurako gaua.

Segurako gazteok herri guztia gonbidatzen dugu, gure urteurreneko festara. Abenduko egun hotza berotzea gure kontu!

*Afarirako txartelak Elorripe tabernan daude salgai. (Langileentzako 18€ eta langabeentzako 15€)


LARUNBATA, AKELARREA


Abenduaren 11an Goierriko gazteen topaketa egingo da Seguran. “Herriz herri piztu Goierri” lemapean honako egitaraua antolatu dugu Goierriko zenbait herrietako gazte asanbladekin elkarlanean.



Topaketak goizeko 11etan hasiko dira herriko plazan elkartuta. Goizean zehar Euskal Herriko beste zenbait Gazte Asanbladen inguruko hitzaldiak, tailerrak... izango dira. Besteen ereduak ikusi eta esperientziak elkartrukatuz gure asanbladak aberasteko.

Eguerdian, festa giroan murgilduko gara gazteok, triki-poteoarekin hasi eta bertso bazkariarekin jarraituz. Trikitilari eta bertsolari ezberdinak izango ditugu.

Bazkalostean gazteen arteko jolasak izango dira. Inguruko herrietako gazteok elkar ezagutu asmoz farre pixka bat eginez.

Iluntzeko 8etan manifestazioa izango da, Herriz herri piztu Goierri lemapean.

Afari legea egin nahi duenak ogitartekoak jateko aukera izango du ondoren. Eta eguna ongi bukatzeko kontzertuak izango dira. Oholtza gainean Burusoil, Indarra, Herri Guda, Having a Laught, Cancer de Cresta, The Pardels eta Egurra ta Kitto-ren abestiak entzuteko aukera izango da.

Gau guztian zehar festa giro bikaina izango da Seguran. Animatu!!! HERRIZ HERRI PIZTU GOIERRI.

*Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Goierriko hainbat herritako ohiko puntuetan.

ANIMATU!!!!

lunes, 25 de octubre de 2010

Lipdub lehiaketa!


Segurarrak libdub bat egin dugu Xabier Leteren "Gizon arruntaren koplak" abestiarekin Gaztearen Libdub lehiaketan parte hartzeko.

Utzi zuen iruzkinak eta bideoa zabaldu!!!