lunes, 6 de diciembre de 2010

Asanbladaren urteurrena eta Goierriko Akelarrea ospatuko ditugu astebukaera honetan Seguran!


OSTIRALA

Abenduaren 10ean ospatuko da Segurako Gazte Asanbladaren urteurrena. Gazte asanblada sortu zenetik urte bete igaro den honetan, honako egitaraua antolatu dugu Segurako gazteok:

Arratsaldeko 5etan hasiko da jaia, herriko zenbait gaztek pailazoz jantzita egindako ikuskizunarekin. Askaria egin nahi duenak, haur nahiz heldu, txokolate beroa izango du egun hauetarako bereziko jarritako karpan.

Ondoren, haurren gozagarri, herriko buruhandiak ibiliko dira herriko kaleetan.

Arratsaldeko zazpietatik aurrera herriko gazte eta ez hain gazteen arteko soka–tira dema izango da.

Iluntzeko zortzietan, sabela berdintze aldera, gaztainak eta ardoa banatuko dira, ondorengo “Bertso- Txaranga poteora” prest iristeko. Poteo berezi honetan Kuxkuxtu txarangaren kantu eta doinuak Eneritz Arzallus, Aitzol Barandiaran, Nekane Zinkunegi eta Beñat Gaztelumendiren bertso alaiekin nahastuko dira.

Herriko tabernak alaitu ostean, plazako karpan afaltzeko aukera izango da. Sabela bete ostean berriz ere bertso eta kantu saioak alaituko du Segurako gaua.

Segurako gazteok herri guztia gonbidatzen dugu, gure urteurreneko festara. Abenduko egun hotza berotzea gure kontu!

*Afarirako txartelak Elorripe tabernan daude salgai. (Langileentzako 18€ eta langabeentzako 15€)


LARUNBATA, AKELARREA


Abenduaren 11an Goierriko gazteen topaketa egingo da Seguran. “Herriz herri piztu Goierri” lemapean honako egitaraua antolatu dugu Goierriko zenbait herrietako gazte asanbladekin elkarlanean.



Topaketak goizeko 11etan hasiko dira herriko plazan elkartuta. Goizean zehar Euskal Herriko beste zenbait Gazte Asanbladen inguruko hitzaldiak, tailerrak... izango dira. Besteen ereduak ikusi eta esperientziak elkartrukatuz gure asanbladak aberasteko.

Eguerdian, festa giroan murgilduko gara gazteok, triki-poteoarekin hasi eta bertso bazkariarekin jarraituz. Trikitilari eta bertsolari ezberdinak izango ditugu.

Bazkalostean gazteen arteko jolasak izango dira. Inguruko herrietako gazteok elkar ezagutu asmoz farre pixka bat eginez.

Iluntzeko 8etan manifestazioa izango da, Herriz herri piztu Goierri lemapean.

Afari legea egin nahi duenak ogitartekoak jateko aukera izango du ondoren. Eta eguna ongi bukatzeko kontzertuak izango dira. Oholtza gainean Burusoil, Indarra, Herri Guda, Having a Laught, Cancer de Cresta, The Pardels eta Egurra ta Kitto-ren abestiak entzuteko aukera izango da.

Gau guztian zehar festa giro bikaina izango da Seguran. Animatu!!! HERRIZ HERRI PIZTU GOIERRI.

*Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Goierriko hainbat herritako ohiko puntuetan.

ANIMATU!!!!

lunes, 25 de octubre de 2010

Lipdub lehiaketa!


Segurarrak libdub bat egin dugu Xabier Leteren "Gizon arruntaren koplak" abestiarekin Gaztearen Libdub lehiaketan parte hartzeko.

Utzi zuen iruzkinak eta bideoa zabaldu!!!

lunes, 20 de septiembre de 2010

Segurako Gazte Asanbladaren Akanpada


Segurako gazte asanbladako kideak akanpada bat antolatu dugu aste bukaera honetarako. Bertan jolasak, tailerrak, mendi martxak, kantu afaria eta beste hainbat ekintza burutuko ditugu.

domingo, 12 de septiembre de 2010

ERREKA GARBIKETA


Azkeneko ekintzen artean pasa den larunbatean egindako erreka garbiketa azpimarratu nahi dugu. Zubiberriko zubitik hasi eta Obispoene baserri parera arte erreka zatia garbitzen aritu giñen zenbait gazte.

Bildutakoen artean platikozko polsak, kableak, arropa... zeuden. Errekatik ateratako hondakinak herriko plazan egon ziren arratsalde guztian zehar herritarrek ikus ditzaten. Lana amaitu ostean mahai inguruan bilduta bazkalduz bukatu genuen ekintza.

Udan antolatutako ekintzen ostean, ikasturterako antolatzen ari garen ekintzetan lehengoa izan da hau; aurrera begira ere beste zenbait prestatzen ari gara.